Donostikluba Txikia egingo dute Gazteszenan
Musika alternatiboaren jaialdia udazkenean izango da, eta talde esanguratsuak jasoko ditu hirian
Donostikluba jaialdiaren zazpigarren ekitaldia izango da aurtengoa, eta azken bi urteetan bezala, zirkuitua osatuko du hiriko eszenatokietan barrena. Gainera, aurtengo berrikuntza nagusia, haurrei zuzendutako Donostikluba Txikia izango da. Musika alternatiboari lekua ematen dion jaialdia da, eta Euskal Herriko zein nazioarteko taldeek emanaldiak ematen dituzte bertan urtez urte. GinMusicaren, Udaleko Gazteria sailaren eta Donostia Kulturaren elkarlanak bultzatutako ekimena da Donostikluba, eta aurten ere, udazkenean izango da, irailaren 28an eta urriaren 4tik 7ra.
Donostikluba Txikia izeneko saio berezia Gazteszenako terrazan egingo dute, urriaren 6an. Haurrek gurasoekin batera musikaz gozatzea da antolatzaileen helburua. Gainontzeko egunetan, nazioarteko taldeei dagokienean, The Wape Pictures edota Veronica Falls taldeak izango dira; baita Anai Arrebak bezalako euskal taldeak ere. Sarrerak dagoeneko salgai daude, jaialdiaren webgunean bertan.
Donostikluba 2012: Egitaraua
- Irailak 28
- Urriak 4
- Urriak 5
- Urriak 6
- Urriak 7

