Lau kuadrilla, paella onena prestatu nahian
Marmitakoa paellarengatik aldatu dute aurtengo jaietan. Amarako lau kuadrillek erabaki dute euren sukalde gaitasunak arrozarekin probatzea. Denentzat lehen parte hartzea da, eta askorentzat platera prestatzeari ekin dioten lehena ere. Errezeta jarraituta, edo supermerkatuan aurkitutakoarekin lehenengo elikagaiekin, gogoz ari dira su artean. Umore ona ez zaie falta, ezta girotze lanean ari direnen trikitixa eta pandero doinuak ere. Prestatutako paellekin egingo duten herri bazkarian goserik geldituko ez direla badakite partaideek, eta batzuek ez erretzearekin nahikoa dute.