Txorimaloa bidean da
Amarako jaietako txorimaloa egiten ari dira. Bi makila eta zeloa erabilita, gurutzea osatu dute, lehenik. Honi kamiseta jantzi, eta egunkariz betetzen ari dira Iker eta Unai gaztexoak. “Potolo-potoloa” egin nahi dute bi mutikoek. Beste elastiko batekin burua egin, eta jaien zapi berdea nahiz kapela jarriko diote. Amaitzean, oholtza gainera igoko dute, jaien lekuko izan dadin. Bertan egongo da asteartea arte. Orduan, festak bukatzean, erre egingo dute txorimaloa.