Atzo txupina, gaur erromeria, eta bihar... Abordatzera!
Ia 5.000 pirata izango dira abordatzean
Donostiako Piratek Aste Nagusiaren hasiera ospatu zuten atzo La Flamenka gunean, kaian. Pirataz jantzirik ongi etorria eman zieten Santa Klara irlatik etorri ziren Ezkila eta Matti piratei. Kaian suziria botatzearekin batera lehertu zen festa. Atzo txupina, gaur erromeria Urgullen, eta bihar… Abordatzera! Piratek antolaturiko ekitaldien artean ospe eta jende gehien biltzen duena da. Bihar 08:00etan hasiko dira baltsak muntatzen, eta 17:00etatik aurrera abiatuko dira kaitik Kontxako hondartzara bidean. Antolatzaileen esanetan, 450 baltsa aterako dira kaitik. Ia 5.000 pirata espero dituzte.