Festa gurpilen gainean
Bizikleta eta roller gainean ibilita Aste Nagusiko jai giroan murgildu da jende andana. Haurrak, gazteak eta helduak. Denak elkartu dira gurpil gainean martxa egiteko. Saguesetik irten dira 11:00etan eta Donostian zehar ibili dira. Guztira 11,5 kilometroko ibilbidea egin dute.