Xaraiva pirotekniak piztu du sua
Galiziako Xaraiva su etxea izan da Su Artifizialen 49. Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen lehena. Larunbata gauean egin zuen saioa, Aste Nagusiko lehen egunean. Familia enpresa galiziarra etengabe handituz joan da 1960. urteaz geroztik, Espainiako pirotekniaren erreferente bilakatu arte. Euren ikuskizunek zigilu berezia dute, enpresan egindako material propioek eta pilatutako eskarmentuak paregabe bihurtzen baitituzte.