Gaupasaz iritsi dira Gaztelumendi anaiak Urgullera
Urgullen erromeria eguna aurrera doa. Bertsoak entzuteko unea heldu da. Gaztelumendi anaiak ari dira bertsotan. Gaupasaz etorri direla aitortu dute bertsotan; atzo Kaian ibili baitziren parrandan, La Flamenca gunean. Eguzkia gogor jotzen ari bada ere, umoretsu ari dira Unai eta Beñat, biharamunari aurre egiten.