Goizean jokatutako partida bat (Argazkia: Nerea Lizarralde).
Iñaki Arana 2009ko abuztuaren 14ean hil zen moto istripuz. 22 urteko gaztea Pegamo Bera Bera errugbi taldeko jokalaria zen, eta entrenamendu saio batetik zetorrela galdu zuen bizia. Bere omenez, hondartzako errugbi txapelketa antolatzen ari dira Zurriolan bigarren urtez. Bera Berak antolatutako ekimenean lehia ikusgarriak izaten ari dira.