Ezkila kapitainak Donostia abordatzeko agindua eman die pirata festazaleei
Aste Nagusian Donostiako Piraten egitarauaren mugarria den Abordatzera! ekimenean milaka lagun izan dira parte hartzaile eta ikusleen artean. Ezkila kapitainak eman die pirata festazaleei hiria abordatzeko agindua eta festa euskaldun, parte hartzaile eta parekidea hedatzeko agindua. Hauek nagusiaren mandatua bete eta hondartza alderantz irten dira kaitik Fermin Muguruzaren musikak lagunduta.