
Dagoeneko giro ederra dago Kaian, Fermin Muguruza abesten ari baita Ciudad San Sebastian katamaranean bertan. Kaia jendez lepo dago, Abordatzera! ekimena hasteko minutu gutxi gelditzen direnean. Fermin Muguruza beste hainbat euskal musikarirekin ari da kantatzen.
Zuloak taldea hasi da lehen abestiak kantatzen, eta ondoren, Fermin Muguruza hasi da, bere kolaboratzaileetako batzuez lagunduta. Muguruzarekin batera daude, besteak beste, Xabier Solano eta Koldo Soret donostiarra.