
Ontzi pirata bat eraman dute La Flamenka gunera bidean. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Donostiako Piratek egun handiaz gozatu dute. Kolektiboaren hamargarren urtemugan egun zoragarria bizi dute. Milaka herritar elkartu dira Kontxan eta kai inguruan piraten ikuskizuna ikustera.
Abordatzean parte hartu duten pirata guztiak Kontxara iritsi dira jada, eta La Flamenka gunera joan dira, kaian festarekin jarraitzeko. 400 baltsa inguru izan dira aurtengo abordatzean. Kontxan lehorreratu eta jai giroan itzuli dira Parte Zaharrera, txaranga lagun.

Haur piratek ere ez dute txarangarekin joateko aukera galdu. (Argazkia: Maitane Aldanondo)