Lasterketa oso irekita dago Jaizkibel igaro eta gero
Tomasz Marcynski (Vacansoleil) eta Rafal Majka (Saxo Bank Tinkoff) poloniarrek igaro dute lehen postuan Jaizkibelgo mendate pankarta. Oso segundo gutxira Gorka Izagirre (Euskaltel) ormaiztegitarra pasa da, talde nagusia segundo gutxira zuela. Dena erabakitzeko dago, talde nagusian faborito gehienak baitaute, lasterketa ez baita hautsi. Jaizkibeletik Arkalera joango dira, eta hemendik Bulebarreko helmugara.
