Udal ordezkariek festa giroan hartu dituzte jaietako eragileak
Juan Karlos Izagirre alkatea buru, udal ordezkariek Aste Nagusia posible egiten duten eragileak hartu dituzte Udalbatzar aretoan. Udal buruak gogora ekarri duenez talde eta banako hauek egiten dute posible jai egitarauaren gauzatzea.
Harreran izan direnen artean, besteak beste, Aquariumeko Vicente Zaragueta, Luis Mokoroa artillero nagusia eta Maialen Lizaso Donostiako Piraten ordezkaria izan dira.
Harreran, ordea, ez dira PP eta PSE-EE udal taldeetako ordezkariak azaldu.


