Hipo eta Tomax pailazoekin barrez ari dira Konstituzio plazan
Konstituzio plaza bete duten haurrak eta gurasoak Hipo eta Tomax pailazoekin primeran pasatzen ari dira. Pailazo gipuzkoarrek maiatzean lehen aldiz oholtzaratu zuten Papo pupa ikuskizuna eskaintzen ari dira. Hipok istripua izan du bizikletan zebilela, eta Tomax hura sendatu nahian dabil. Xiringa erraldoiarekin lortu edo ez, haurren barreak eta txaloak, bederen, eskuratu dituzte.


