Lehen lasterketan 'Irish Sand' izan da azkarrena
Arratsaldeko lehen lasterketa jokatu dute hipodromoan, eta bertan, 1.400 metroko ibilbidea egin dute bi urtetik beherako zaldiek. Laugarren zenbakiarekin, Irish Sand zaldi irlandarra izan da lehen lehiako azkarrena, Hamel zaldizkoaren gidaritzapean. Mayo geratu da bigarren postuan, eta Tonsaf hirugarrenean. Irabazleek 10.200 euroko saria eta garaikurra jaso dituzte.


