
Udaletxean egin dute geldialdia
Euskararen Donostia bisita gidatua egiten ari diren udal ordezkariak udaletxera iritsi dira. Ondo ezagutzen duten gune honetan, besteak beste, Donostiako biztanle gehienak duela 150 urte euskaldun ele bakarrak zirela ikasi dute, eta baita udalak hizkuntzaren berreskuratzean izandako eragina ere.