Euskararen Donostia ibilaldia pintxo batekin bukatu dute
Donostia Turismok, Bagerak eta Maramara Taldeak antolatzen duten Euskararen Donostia ibilaldi gidatua ohi moduan bukatu dute udal ordezkariek. Euskarak, Donostiak eta tabernek duten lotura bertatik bertara bizitzeko aukera izan dute ordu eta erdiko paseoaren ondoren.
Donostiaren kulturaren adierazleak diren pintxoekin lagundu dute, beroa dela eta, ondo merezitako edaria.



