
Euskararen Donostia bisita gidatua egiten ari den taldea, Konstituzio plazan.
Konstituzio plazak euskal kulturarentzat duen garrantzia entzun ondoren, Orixe Ikastolarantz abiatu dira Euskararen Donostia bisita gidatua jarraitzen ari diren udal ordezkariak.
Ikastolen eta euskarazko hezkuntzaren historia entzun dute bertan. Miguel Muñoaren izena, Elbiria Zipitriarena eta beste hainbat aitzindarirenak aipatu dituzte, egun eskola publikoa denaren aurrean.
