Piraten dantza sorpresa

Piratak dantzan ibili dira La Flamenka inguruan (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Eskifaia Gazteen Kofradiak ezusteko bat iragarri zuen gaur arratsalderako. Kuadrillentzat prestatua zuena lip dub bat zen. Gaztelumendi anaien hitzetan oinarrituta Skakeitan talde donostiarrak egindako abestiak lagunduta dantza egiten ari dira pirata gazteak La Flamenka inguruan. Kuadrilla bakoitzari zenbaki bana eman diote, eta horren arabera kokatu dira. Talde bakoitzeko kide bat Ezkila kapitainarekin doa. Dinamizatzaileek emandako azalpenak entzun eta ibilbideko gune desberdin batean jarri dira. Mari kalean behera eginez hasi dute ekimena, eta La Flamenkan jarri duten X erraldoian amaituko dute, Donostiako Piratek osatu dute hamar urteko ibilbidea gogoratuz. Lehen saiakeran mantso ibili direnez, berriro saiatuko dira. Musika amaitu, eta “Izan pirata” oihuarekin bukatu dute grabaketa.


