Udal ordezkariak Euskararen Donostia bisita gidatua egiten ari dira
Bagerak, Mamaramara taldeak, eta Donostia turismok prestaturiko Euskararen Donostia ezagutzeko parada izaten ari dira udal gobernu taldeko hainbat kide; tartean, Juan Karlos Izagirre alkatea eta Nerea Txapartegi Euskara ordezkaria.
Hiria eta euskararen arteko harremana, toponimia eta hizkuntzarekin zerikusia duten hamaika konturen berri jasoko dituzte.
Ibilaldi honetako lehen geldialdian euskarazko komunikabideen jatorria eta, zehazkiago irratiaren nondik norakoak jaso dituzte.



