'Askatasunaren ontzidiko' kideei harrera egin diete Aldundian
Martin Garitano ahaldun nagusia Askatasunaren ontzidiko hainbat kiderekin elkartu da, goizean. Donostiara atzo iritsi zen Estelle itsasontsiko lagunekin batera, Palestinako enbaxadore Muse Amer Odeh ere izan da. Bilera hasi aurretik egindako adierazpenetan Garitanok azaldu duenez, ekimen honen bidez, “gure herriaren elkartasuna berretsi nahi dugu Gazan egun bizi den egoerarekin eta herri palestinarraren borrokarekin”.
Odeh-k Suediatik datorren ontziaren xedea humanitarioa dela zehaztu du: “Historiako kartzela handienean dauden herritarrak lagundu nahi ditu. Nazioarteko legedia eta Nazio Batuen ebazpenak urratzen dituen okupazioarengatik milioi eta erdi lagun blokeatuta daude, eskubiderik gabe”. Palestinarren nahia “bakea eta justizia” dela nabarmendu du Odehk.


