Emakumeek gizonezkoen egun berean jokatuko dute Kontxako Banderaren sailkatze estropada
Udalak gaur egin du Donostiako Estropaden aurkezpena, eta berrikuntza nagusi baten berri eman du. Ostegunean, abuztuaren 30ean, Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropadaz gain, emakumezkoena ere jokatuko dute. Hala, maiz itzalean geratzen den emakumeen kirola bultzatzea da udalaren helburua. Beraz, ostegunean 17:30ean ekingo diote lehiari traineruek; eta kuadrilla onenek irailaren 2ko eta 9ko estropadetan jarraituko dute.