Eguraldi ona lagun, jende andana elkartu da Artikutzan
San Agustin eguna da gaur, eta urtero bezala, Artikutza parkea jende guztiarentzat zabalik dago. Goizeko 8:00etan ireki dituzte ateak, eta jende andana gerturatu da jai giroaz gozatzera. Goizueta, Lesaka, Oiartzun eta Arantzako herritarrak izan ohi dira bisitari fidelenak. Bertsolariak, herri kirolak, artisau azoka… Eguraldi ona lagun, egun ederraz gozatuko dute Artikutzan.
- San Agustin eguna Artikutzan, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)