San Telmoko eraikin berriari Fernando Sasiain alkate errepublikanoaren izena emango diote
San Telmo Museoa 1932ko irailaren 4an inauguratu zuten. Garaiko alkatea Fernando Sasiain errepublikanoa zen. Agintari hari egindako aitortza gisa, udalak bere izena emango dio museoaren eraikin berriari. Datorren asteartean, irailaren 4an Juan Karlos Izagirre alkateak bere izena eramango duen plakari estalkia kenduko dio. Arratsaldean, berriz, Sasiainen inguruko hitzaldia egingo dute Rosa Aierbek, Xabier Urmenetak eta Iñaki Markezek, 19:0etan. Donostiako Orfeoiak ere parte hartuko du omenaldi egunean. San Telmo Museoko elizan emanaldi bat eskainiko du 20:30ean.