
Oreka TX taldeko kideek ikuskizunaren zatitxo bat eskaini dute gaurko aurkezpenean (Argazkia: Estitxu Zabala)
Kantua, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da
Hostoak. Artista talde bakoitza bere arloan aski ezaguna da; Amaren Alabak, Oreka TX eta Kukai dantza taldea baitira protagonistak.
Duela urte eta erdi Kursaalen egin zuten estreinekoz lana, eta Euskal Herrian barrena ibili ostean, Viktoria Eugenian izango dira asteburuan. “Nire ibilbideko opari handietako bat izan da”, aipatu du Jon Maia dantzariak gaur goizeko aurkezpenean. “Hostoak festa handi bat da eta hala bizi dugu”, jarraitu du Orereta-Errenteriako dantzariak.
Larunbatean eta igandean, saio bana eskainiko dute, 20:00etan. Sarrerak 26, 22 eta 18 eurotan daude salgai.