Zinemaldiak eta EITBk lankidetza hitzarmena berritu dute
Zinemaldiak eta EITB lankidetza hitzarmena berritu dute goizean, Viktoria Eugenia Antzokian. Bi erakundeetako buruek, Jose Luis Renordinosek eta Alberto Suriok, izenpetu dute akordioa. Beste urte batez, jaialdiaren jarraipen zabala egingo dute irrati-telebista publikoan. Horrez gain, Zinemira saila eta bertan aurkeztuko diren zenbait ekoizpen babestuko ditu ere.
Bestalde, EITBk dagozkionak baino bi ekitaldi gehiago ekoizteko ardura hartu duela nabarmendu du Rebordinosek. Hala, guztira lau izango dira: Hiru Donostia Sariena eta amaiera ekitaldia.