
Itsasoa zakar dago Kontxako badian. Emakumeen txanda izan da lehenengo, Kontxako banderarako txartela lortzeko sailkatze estropadan. Zumaia izan da azkarrena, 12 minutu eta 32 segundoko denborarekin; bigarrena Getaria-Tolosa izan da, 12 minutu eta 47 segundorekin; hirugarrena San Juan izan da, 12 minutu eta 57 segundorekin; laugarrena Rias Baixas izan da, 12 minutu eta 58 segundorekin. Lau hauek faboritoak ziren, eta laurek lortu dute txartela.
Urruti, bosgarren postuan, Orio geratu da, 13 minutu eta 27 segundorekin; seigarren Hibaika izan da, 13 minutu eta 29 segundorekin; eta zortzigarren Hondarribia izan da, 15 minutu eta 45 segundorekin. Oriok, dena den, 13 minutu eta 37 segundoko denborarekin amaitu du, hamar segundorekin zigortu dutelako, irteeran egindako maniobra batengatik.