Kontxako Banderako estropadak direla eta, irailaren 2ko eta 9ko goizetan, ordutegi eta ibilbide aldaketak izango dira Urgulleko autobus zerbitzuan.9:00etatik 11:00etara bitartean, Salamanca pasealekuan dagoen Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen egoitzatik autobusa 20 minuturo irtengo da. Egingo duen ibilbidea ondokoa da: Argazkilarien Elkartea, Pasealeku Berriko aparkalekua, Ingelesen Hilerria, Santiago bateria. Itzuleran, amaierako geltokia Argazkilariek Elkartea izango da. Arratsaldean, ohiko ibilbidea egingo du Salamanka pasealekutik; 17:00etatik 20:00etara bitartean, 30 minuturo.
Bestalde, Miramongo lotura autobusaren ordutegia eta ibilbidea astelehenean aldatuko dute. Irailaren 3tik hasita, inguruko enpresen neguko ordutegira eta azken hilabeteetan zerbitzuak izandako erabilerara egokituko da. Hala, Gipuzkoa Ospitala eta Ikusi arteko lotura bertan behera geldituko da.