'Dragoi ehiztaria' filma estreinatuko dute gaur, zuzendaria eta ekoizlearen arteko liskar artean
Patxi Barkok ez du bat egiten gaur estreinatuko den bertsioarekin, eta filmean edukitako ardurari uko egin dio
Gaur iritsiko da zinema aretoetara Dragoi ehiztaria filma. Estreinaldiaren bezperan, ordea, Patxi Barko zuzendaria eta Angel Amigo ekoizlearen arteko desadostasuna izan da albistea. Patxi Barkok ez du bat egiten gaur estreinatuko den Dragoi ehiztaria-ren bertsioarekin, eta filmean edukitako ardurari uko egin dio, ohar batean zehaztu duenez. Dragoi ehiztaria-ren filmaketa lanak amaituta, bi urteko geldinea egin zuten, eta Barkok dio «orain hilabete asko» saiatu zela ekoiztetxekoekin harremanetan jartzen, postprodukzio lanak egiteko asmoz. «Nire eskubide eta betebeharra zen, eta hala idatzita zegoen kontratuan ere. Ez nuen modurik izan, ordea. Lan guztia haiek egingo zutela erabaki zuten, ezkutuka». Hala, filmaren estreinaldiko kopia «esklusiboki» Zurriola Group Entertainment ekoiztetxearena dela dio:
Angel Amigok idatzia da gidoia, eta Gorkaren istorioa kontatzen du, etorkizunera begiratu ahal izateko bere iraganari aurre egin behar dion ETApm-ko kide ohi batena. Asier Hormaza eta Itziar Ituño dira aktore nagusiak, eta euskarazko film batek sekula izan duen aurrekonturik handiena du: 2,5 milioi eurokoa.