Lau traineru iazko Kontxako Banderan (Argazkia: Mikel Goñi)
Igandea egun handia izango da arraunzaleentzat. Izan ere, urteko egun garrantzitsuetako bat biziko dute, Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Gizonezkoen estropada 12:00etan hasiko da, eta zortzi traineru ariko dira nor baino nor: Hondarribia, Kaiku, Astillero eta Kaiku lehen txandan; eta Urdaibai, Donostiarra, Tiran eta San Juan bigarren txandan. Jakina da, Donostiarraren
Torrekua ontzian dabiltzan ia arraunlari guztiak etxekoak direla, baina horretaz gain, Kontxan jardungo duten beste hiru traineruk ere badute gutxienez ordezkari donostiar bat.
Kaiku da bandera eskuratzeko faborito handia, eta bertan Xabier Etxebeste loiolatarra dabil; Hondarribiak ere ez du atzean geratzeko asmorik izango, eta Fernando Balentziaga antiguatarra izango da lanean arituko den arraunlarietako bat; eta San Juanen ere, izango da donostiarrik, David Sainz loiolatarra kasu. Guztiak ere euren onena ematen saiatuko dira.