Entrenamendu saioaren ostean, meza eta bazkaria izan du Realak
Entrenamendu saioa izan du Realak, gaur goizean, Zubietan; baina ez hori bakarrik. 10:00etako lan saioa bukatu bezain pronto, Parte Zaharrera gerturatu dira jokalariak, entrenatzailea eta zuzendaritza, urteroko mezan parte hartzeko. Santa Maria elizako kaperan egin dute. Elizkizuna amaituta, bazkaria zain zuten Gastronomiazko Euskal Anaiartean.