Euskara ikastaroak, ostalari eta merkatarientzat
Ostalaritza eta merkataritza profesionalek ostirala arte izena eman dezakete Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako euskara ikastaroetan. Hiruzpalau hilabeteko iraupena duten ikastaroetan, bezeroekin euskaraz aritzeko oinarrizko ezagutza eskuratuko dute. Hauei buruzko informazio gehiago Merkatari.net edo Euskaraz.net webguneetan aurki daiteke.


