Igandean giza katea egingo du Errausketaren Aurkako Koordinakundeak
Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Gipuzkoako Koordinakundeak giza katea egingo du Donostian, igandean. ”Atez ate, herriz herri, errausketarik ez lelopean egingo dute protesta. Kontxako hondartzan elkartuko dira, estropadak hasi baino lehen, 11:30etan, justu estropaden aurretik. Hondartzako lehen harrapalan elkartuko dira.