Mark Knopflerrek Illunben joko du 2013ko udan
Mark Knopflerren zaleek badute egutegian gorriz markatzeko egun handia: 2013ko uztailaren 30a. Egun horretan musikari eskoziarrak Illunben joko baitu zuzenean. Gorriz markatu beharko dute ere hurrengo urriaren 4a; egun horretan jarriko dituzte-eta salgai kontzerturako sarrerak, 10:00etan.
Privateering izena du Knopflerren bakarkako azken lanak eta hura aurkeztera etorriko da Donostiara; zazpigarren diskoa du jada. 1996an argitaratu zuen lehenengoa: Golden Heart.Diskoaren aurkezpen biran beste zortzi musikarik lagunduko dute taula gainean. Abesti berriak jotzeaz gain, Dire Straits taldeko kide zeneko abestiak joko ditu: Walk of Life eta Money for Nothing, besteak beste.