"Ondo pasako dugu" mezua zabalduko du Javi Salgadok Lagun Aroren bazkide kanpainan
Sito Alonso entrenatzailea, Javi Salgado kapitaina eta Gari Aldabe zalea dira Lagun Aro GBCren bazkide berrien kanpainako protagonistak. “Ondo pasako dugu” mezua zabalduko du Salgadok esaterako, zaleei deia eginez. Klubak iazko prezioak mantendu ditu, eta ez du BEZaren igoera gehituko. Gainera, dagoeneko bazkide direnek lagun berriak erakartzen badituzte, euren kuotan %5eko deskontua jasoko dute bazkide berri bakoitzeko.