Joan den denboraldiko prezio berdinak mantendu dituzte; BEZaren igoera ez dute gehituko.
Bazkide berriak lortzeko kanpainari gaur ekingo dio Lagun Aro Gipuzkoa Basketek, «ondo pasako dugu» edota «desberdinak gara» bezalako leloekin. Bazkideen %96k berritu dute txartela, iaz 7.200 pertsona hurbildu ziren batez beste Illunbera, baina, datu horiek oparoak diren arren, klubak gehiago nahi du; hots, zale gehiago proiektura erakarri.
Irailetik aurrera BEZaren igoera aplikatuko den arren, urte osoko txartelen prezioa mantendu dute . 163 eta 270 euro artean balio du helduentzat; 117 eta 183 euro artean, jubenilentzat; eta 81 eta 132 euro artean, infantilentzat.
Lofton eta Woods iritsi dira
Alvaro Bilbao presidenteak«ilusioa pizteko» taldea osatu dutela esan zuen bazkide kanpainaren aurkezpenean. Lofton eta Woods fitxaketa berriak herenegun aurkeztu zituzten Illunben.