Dantzaz konpainia, gaur, Artelekun. (Argazkia: Nagore Koch)
Intxaurrondoko Zuriñe Benavente konpainiako dantzari berrietako bat da
Dantzaz konpainiak denboraldi berriari ekin dio indarrez beteta. Artelekun du txokoa Dantzazek, eta urtez urte hamar dantzari gazteri lekua ematen die, bertan ikasteko. Dantza konpainia profesional baten moduan funtzionatzen du, Europako hainbat herrialdeetan ikuskizunak eskainiz. Hasiberrientzako tokia baino ez da ordea, helburua, dantzari gazteek konpainia profesionaletan kontratuak lortzea baita. Aurten, gainera, lau dantzari gehiagorentzako tokia izango du proiektuak, Mugi ekimenari esker. Hamasei urtetik gorako euskal dantzariak bilduko ditu Mugik, eta Dantzazera igarotzeko aukera izango dute. Momentuz, bi toki bete dituzte, eta horietako bat Intxaurrondoko Zuriñe Benaventek hartu du.