Euskaltegietan izena emateko epea abian da
2012-2013 ikasturterako euskaltegiek matrikulazio epea zabaldu dute. Euskara ikastea sustatzeko, aurten ere diru laguntzak emango ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak. Hauen berri emateko, Egin kosk euskarari kanpaina bateratua egin dute udalak eta hiriko euskaltegiek. Autobusetan publizitatea jartzeaz gain, bihar, informazioa eta 400 kilo udare banatuko dituzte Bulebarrean.