Donostia 2016 Fundazioa eratu dute ofizialki
Donostia 2016 Fundazioaren Patronatua eratu dute gaur, modu ofizialean. Erakunde honek Europako Kultur Hiriburuaren proiektua bultzatzeko eta koordinatzeko ardura izango du aurrerantzean. Hauek dira organo berriaren ordezkariak: Donostiako Udaletik, Juan Karlos Izagirre alkatea, Kultura ordezkari Nerea Txapartegi eta Donostia Kulturako zuzendari Amaia Almirall; Gipuzkoako Foru Aldunditik, Martin Garitano ahaldun nagusia eta Kultura diputatu Ikerne Badiola; eta Eusko Jaurlaritzatik, Kultura sailburu Blanca Urgell eta Kultura sailburuorde Antonio Rivera.