Iñigo Ortega, Myriam Arkaia, Gorka Bravo eta Noemi Viana, Dantza Hirianeko partaideak (Argazkia: Estitxu Zabala)
Dantza Hirian programak irailaren 13tik 22ra kaleak dantzaz beteko ditu. Donostian, zehazki, irailaren 14ean bost ikuskizun egingo dituzte artista profesionalek herritarren gozamenerako. Azken batean, dantza antzokietatik kalera ateratzea da ekimenaren helburua, dantza herritarrei hurbiltzeko asmoz.
Donostiaz gain, Donibane Lohizune, Irun, Errenteria-Orereta eta Baiona izango dira dantza saio txikien lekuko. Bestalde, bihartik irailaren 20ra, Gorka Bravo argazkilari donostiarraren erakusketaz gozatzeko aukera egongo da San Telmo Museoan. Gainera, ikus-entzunezkoen emanaldiak, eta Master Classak ere eskainiko dituzte hirian.