San Telmo Museoko 'Berriro igo nauzu' ikus-entzunezkoa saritu dute Lleidan eta Italian
Berriro igo nauzu laburmetraiak, San Telmo Museoko ikus-entzunezko piezak, lehen saria jaso du Mostra de Cinema Mostremp (Lleida) eta Gran Paradiso International Film Festival (Valle de Aosta, Italia) jaialdietan, abuztuaren 28an eta 25ean hurrenez hurren.
Donostiako Morgancrea-k ekoiztutako lana da. Euskal baserrietako bizimoduak azken 150 urteetan izan duen eboluzioa erakusten du. Gipuzkoako hainbat baserritan grabatua dago. Lan hau San Telmoko erakusketa iraunkorreko Tradizioak bizirik dirau eremuan dago.