Saskibaloia nagusi izango da hirian igandea arte
Easo Kopa osteguna eta igandea bitartean jokatuko dute hirian. Txapelketa honen seigarren ekitaldian 900 gazte inguru bilduko dira, Espainiako hainbat txokotatik etorritako 55 taldetan banatuta. 130 partida jokatuko dituzte orotara hiriko kiroldegietan. 13 eta 17 urte bitarteko jokalarientzat zuzenduta dago; hots, harrobia lantzen duten klubentzat.