Joseba Usabiaga eta Iker Galartza.
Gaur Antzoki Zaharrean ‘Erreleboa’ obra taularatuko dute 20:00etan
Duela 8 urte arrakasta handiz estreinatu zuen Txalo antzerki taldeak, eta ikuskizun bera berreskuratzea erabaki du.
Erreleboa obrako protagonistak Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreak dira. Soldaduskan elkar ezagutzen duten bi lagunen istorioa dakarte taula gainera. Soldaduskaren absurdoa islatuko dute modu dibertigarrian. Algecirasen soldaduska egiten ari diren bi soldadu euskaldunen larruan sartuko dira. Gaur egingo dute lehen emanaldia Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Igandea arte izango da ikusgai Donostian.