Richard Oribe. (Argazkia: Euskalparalinpikoak.org)
Bere ibilbideko hamabosgarren domina da
Igerilari donostiarrak zilarrezko domina irabazi zuen S4 mailako 100 metroetako estilo libreko finalean, bere ibilbide oparoko hamabosgarrena. Richard Oribek 1.24,28koko marka egin zuen, Gustavo Sanchez irabazlearengandik 1,05era. Azpimarratzekoa da Oribek Paralinpiar Jokoetan egin duen markarik onena lortu zuela. Oriberen lanak Londresen ez dira bukatu, etzi 200 metroko proba jokatuko baitu, bere kutuna, eta bigarren domina irabazteko aukera asko ditu.