Donostia, Erresuma Batuko gastronomia zaleentzako hiririk onena
Which? aldizkariko epaimahai batek hautatu du, munduko hamar hiriren artean
Pintxoak eta edozein jatetxetan ondo jateko bermea. Bi balio horiek azpimarratu dituzte Donostia gastronomia zaleentzako hiririk onena izendatzerakoan. Which? aldizkariko gastronomia kritikoek egin du hautaketa, munduko hamar hiriren artean. Tokyo, Sidney, Paris eta New York atzean utzi ditu Donostiak.
Donostia Turismoren esanetan, izendapen honek garrantzia handia du, Erresuma Batutik datorren turista kopurua oso altua baita. Hain zuzen, hurrengo astean Donostia Turismoko ordezkaritza bat Londresera joatekoa da, Donostiako gastronomia sustatzeko.