Lan berrien ondorioz autoentzat 25 aparkaleku eta motoentzat beste 40 sortu dira
Donostiako Udalak Julimasene inguruan, Intxaurrondon, zeuden aparkaleku arazoei irtenbidea emateko obrak egin ditu, Bilduk eta EAJk adostutako inbertsio planaren barruan. Julimasene kaleak zentzu bakarra izango du eta kiroldegiaren ondoan autoa aparkatzeko 25 leku gehiago egongo dira.
Bestalde, Mons pasealekuko azken etxadiak eta Algarbe kaleak zentzua aldatu dute eta kalearen bukaeran estazionamendua ezarri da, kiroldegiaren inguruan 40 motoentzat tokia jarriz.