Irailaren 11n irekiko da neguko ikastaroetan izena emateko epea
Kultur etxeetan eta Donostia Kulturaren webgunean egongo da matrikulak egiteko aukera
Hiriko kultur etxeetako 2012-2013 ikasturteko ikastaroetarako izen ematea datorren asteartetik irailaren 25era izango da. Kultur etxeetan bertan eta www.donostiakultura.com webgunean eman daiteke izena, beti ere, datorren astearteko 16:00etatik aurrera.
Kultur etxe guztietan astegunetan arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, izena emateko aukera egongo da (Aieten, asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era). Goizetan, Okendo, Ernest Lluch, Tomasene eta Lugaritz ere zabalik egongo dira.
Guztira 513 ikastaro jarri ditu aukeran Donostia Kulturak, goizez eta arratsaldez. Ikastaroen eskaintza osoa www.donostiakultura.com webgunean ikus daiteke.


