Margo tailerra antolatu dute astearterako Egian
Egiako Porrontxo jaien egitarauaren ekimen potoloenak datorren ostegunetik aurrera egingo dituzten arren, badira egun batzuk lehenago egingo dituzten jarduerak. Margo tailerra antolatuko dute, esaterako, asteartean, 17:00etan, Plaza Haundin. Pintzelak norberak ekarri beharko ditu. Ondoren, txokolate beroa jateko aukera izango dute haurrek.
