Tabakalerako kultura zuzendari eta kudeatzaile berria aurkeztuko dituzte bihar
Administrazio Kontseiluak joan den ekainean hautatu zituen Ane Rodriguez eta Harkaitz Azkarraga ardura horiek betetzeko
Tabakalerak bihar aurkeztuko ditu prentsaurreko batean Tabakalerako kultura zuzendari eta kudeatzaile berria. Administrazio Kontseiluak joan den ekainean erabaki bezala, Ane Rodriguezek eta Harkaitz Azkarragak hartuko dute Tabakalerako zuzendaritza.
Ane Rodriguez (Donostia, 1978) kultur kudeaketan esperientzia zabala duen pertsona da, eta, azken urtean, denbora gutxian erreferente bihurtu den Matadero Madrilgo kultur ekoizpen zentroaren koordinazio taldeko kide izan da. Aurrez, ARCOn ere lan egin zuen lau urtez, garai hartan zuzendari zen Lourdes Fernandez donostiarrarekin batera.
Haritz Azkarraga izango dela Tabakaleraren kudeaketaren ardura bere gain hartuko duena. Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza tekniko industriala da Haritz Azkarraga (Arrasate, Gipuzkoa, 1973). Egun Kursaal kongresu jauregiko zuzendari tekniko eta kudeaketa zerbitzuetako arduraduna da. Ibilbide luzea burutu zuen kooperatiben alorrean.