Udal haurtxokoak eta gaztelekuak datorren astean zabalduko dituzte
Oporraldiaren ondoren, 6 urtetik 18 urte arteko haurrentzat eta gazteentzat ekimenak eskaintzen hasiko dira.
Udako oporrak amaituta, hiriko hainbat auzoetan banatuta dauden zortzi udal haurtxokoek eta gaztelekuek datorren astean zabalduko dituzte berriro ateak. Martuteneko Etxarriene izango da lanera itzultzen lehena; astelehenean bertan jarriko baita abian. Antiguako eta Aieteko zentroak izan ezik, gainontzeko gaztelekuek eta haurtxokoek, berriz, asteartean ekingo diote lanari. Egun bat geroago, Aieteko haurtxokoak zabalduko ditu ateak; Antiguako bi aisia baliabideek, berriz, larunbata arte itxita jarraituko dute.
Haurtxokoek 6 eta 12 urteko bitarteko haurrentzat ekimenak eskaintzen dituzte, eta gaztelekuek 13 eta 17 urteko gazteei.


